Etiquetas

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Organoa

Nola egiten da organoa? Bideo honen bidez organoaren eraikuntza hobeto uler dezakezu.

miércoles, 3 de octubre de 2012

Erromantizismoa: Chopin "Tristura"

Pianorako estudio honetan bere barneko egitura formala uler dezazuen luzatzen dizuet entzunaldi hau, ia kapazak zareten A-B-A´ esaldiak topatzeko.

martes, 2 de octubre de 2012

MUSIKARI KLASIKOAK

Hemen aukera interesgarri bat duzue, Biotz Fraduek egindakoa. Hainbat konpositore klasikoak ezagutu ahal dituzue, eta horretaz aparte euren kanta ezagunenak entzun. Ia zer iruditzen zaizuen. Konpositore klasikoak:

martes, 25 de septiembre de 2012

XX.mendeko musika estiloak

Rock-aren hasierak ulertzeko ezinbesteko da kanta hau entzutea eta jotzea, hau da Elvis Presley-ren "Always of my mind". Hemen duzue txirularekin ikasiko dugun kanta.

viernes, 1 de junio de 2012

Gitarra

Gitarra jotzeko era berezia ezta?. Kanta polita eta atsegina da.

Ken zazpi

Hel nazazu

Podcast Powered By Podbean

Froga

Musika mp3

Podcast Powered By Podbean

viernes, 30 de marzo de 2012

Etxerako lana-Erromantizismoa-Klasizismoa

ERROMANTIZISMO edo KLASIZISMO LAINOAK
Aukeratu erromantizismo edo Klasizismo garaiko 8 konpositore, jaioterria eta euren obra interesgarri bat argitaratu zen urtea barne.
.

Atal honetan Wordle. Baliabidearekin hitzen laino bat sortuko dugu.Hemen dituzue argibideak lan hau egin ahal izateko. :

 Bilatu obra eta konpositoreen informazioa testu liburuan edo interneten.


 Egin 8 obren zerrenda bat, bakoitzaren konpositorea azalduz. Adibidez R. Wagner “Walkyria”.

 Konpositorea, bere jaioterria, obra, eta argitaratu zen data esku artean daukagunean, web orrialde honetan “Wordle/create” sartu eta lauki barruan informazioa sartuko dugu. Akats ortografikoak zaindu mesedez!!!!

 Hizt guztiak idazten direnean GO botoia sakatu eta emaitza ikusiko duzue. Ez bazaude konforme “randomize” botoia sakatu eta aldatu edo zuek aukeratu letra tamaina edo koloreak.

 Amaitzen dugunean publikatuko dugu gure lainoa ondoko botoia sakatuz “save to public gallery”, URL kopiatzen dugu eta musikgela.blogspot.com “comentarios” atalean uzten duzue..

¡¡ZIUR ONDO URTENGO ZAIZUELA!!

martes, 13 de marzo de 2012

Azti ikaslea

Dukas-ek egindako kantaren gainean Walt Disney egindako Fantasiako bideo zatia duzue ikusgai eta eman zure iritzia.

lunes, 13 de febrero de 2012

Abdelazer Suitea-Henry Purcell

Rondo egitura formala ikasteko erabili dugun entzunaldia. Zein esalditaz osatuta dago?

Smetana "Moldava"

Poema sinfoniko honetan zein da deskribatzen den paisajea eta zein eszena ikusten dituzu?

lunes, 30 de enero de 2012

lunes, 23 de enero de 2012

Pello eta otsoa- Prokofiev

Ikusi, entzun eta idatzi zein musika tresna entzuten dituzue eta zein pertsonai ordezkatzen duten.

viernes, 20 de enero de 2012

Euskal Herriko musika-Lana

Kaixo ikasleok, hemen duzue lana egiteko behar duzuen eskema, jarraitu zehatz mehatz eta zalantzak izanez gero galdetu.
EUSKAL HERRIKO MUSIKA

1.Sarrera

2.Musika klasikoa

3. Musika tradizionala
3.1.Bertako musika tresnak
3.2.Folk musika

4. Musika garaikidea
4.1.Rock
4.2.Pop
4.3.Bakarlariak

AHOZKO AURKEZPENA (hemendik aurrera)

5.Euskal herriko talde bat. (historia, musika tresnak, diskak, kontzertuak…)

6.Kanta baten gainean ariketa proposamena (ekintza planteatu eta nola ebaluatu).

7.Ondorioak eta iritzi pertsonala
Bibliografia edo erabilitako web orrialdeak